San Nikolas eguna

San Nikolas eguna
Irudia
Motafolklore
jaiegun
Honen izena daramaSan Nikolas Barikoa
Commemorates (en) ItzuliSan Nikolas Barikoa
Honen parte daAbendualdi
EgunAbenduaren 6
Abenduaren 19

San Nikolas eguna edo San Nikolas jaia batez ere haurrei zuzendutako jaia da Europan, San Nikolas haurren patroia du protagonista duena. Erdi Aroan Europako hainbat herrialdetan sortutako tradizio herrikoia da, abenduaren 6an Gabonak iritsiko direla iragartzen duena. Abendualdiko jaia da.[1]

Bereziki Herbehereetan (nederlanderaz: Sinterklaas izenez ezaguna), Belgikan, Luxenburgon, Frantziako iparraldean eta ipar-ekialdean (Frantziar Flandrian; Champagne-Ardenne eskualdeko iparraldean; Franche-Comtén; Alsazian, non oso erroturik dagoen; eta Lorrenan, non San Nikolas den patroia) ospatzen dute, eta neurri txikiagoan Alemanian, Austrian, Suitzan, Polonian, Lituanian, Txekian, Kroazian, Hungarian (hungarieraz: Mikulás), Errumanian, Eslovakian, Eslovenian, Bosnia-Herzegovinan, Serbian eta Bulgarian. Espainian, San Nikolas Alacanteko patroia da.

Tradizioak ezberdinak dira eskualdearen arabera, baina ospakizun horien ezaugarri komun bat haurrei opariak eta gozokiak banatzea da, geroago Gabon Egunean opariak banatzen dituen Bizarzuriaren jatorria.

  1. Johnston, Ruth A.. (2011). All Things Medieval: An Encyclopedia of the Medieval World. ABC-CLIO, 342 or. ISBN 978-0-313-36462-4..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search